XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Dirubide polita, beraz?- botatzen dio Ozpinak zirika.

- Bai, noski. Ez dik aitzakiarik.

- Oraingoan aberastu behar duk, Joane.

@- Zerbait egin behar diagu, Antxiko, familia ere ugaltzen ari duk eta gastuak egunetik egunera haundiagoak dizkiagu.

- Dirua sartu ala ateratzen duk.

- Aberastu esan duk? Bai zera! Bizimodua egunetik egunera zailago zegok.

Honela ari zirelarik, irratiak bat-batean isildu zuen musika eta honek utzitako hutsunea oihu nabarmen batzuk bete zuten: - Erne, irrati entzuleok, erne! Gertaera ikaragarria! Entzun, entzun! Gaur eguerdiko ordubi t`erdietan sute ikaragarria sortu da Joane Lizarralde sendagile jaunaren eroetxean.

Eroak (hala behar-ta), eroturik dabiltza eta beren zentzura ezin ekarri dituzte.

Eroek bi sail egin dituzte.

Lehenengoek, datorkioten arriskuaz konturaturik, suari pixa egiten diote, hau itzaliko dutelakoan.

Gehientsuek, ordea, jolasean hartu dute sutea eta eskuratzen zaizkioten zurezko tresna guztiak suari ematen dizkiote hau haunditzearren.

Pixaleek gogor ekiten diote beren lanari, baina su-emaileak dira nagusi.

Azken orduko berriek diotenez, su-emaileek sendagile, monja eta enplegatu guztiak surtara bota dituzte,(...).